Gaztetxoek gaur ipuinak kontatuko dizkiete haurrei

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 11:50etan eguneratua

PASAIA – Badia Eskolako Kontakatiluketan proiektuko ikasleek ipuin kontaketa saioa eskainiko dute barruti guztietako liburutegietan 18.00etan. Lehenengoa gaur izango da Donibanen. Hamaika eta hamalau urte bitarteko gaztetxoek bost eta zortzi urte bitartekoei lau ipuin kontatuko dizkiete. Apirilaren 5ean Trintxerpen izango dira eta Aste Santuaren ondoren, San Pedron eta Antxon. – A.M.