Orioko Etxeluze gaztetxeko bigarren faseko obrak, amaituta

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 11:54etan eguneratua

ORIO – Orioko Etxeluze gaztetxearen segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko bigarren faseko lanak amaitu dira. Obrak aurreikusitakoa baino gehiago luzatu dira, proiektuan zenbait aldaketa egin direlako. Lanek 90.000 euroko kostua izan dute eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailaren 18.854 euroko diru-laguntza jaso du. Orain, azken egokitzapen batzuk falta dira, baina lan horiek ezin izango dira burutu 2017ko aurrekontuak onartu arte. – A.R.