Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute apirilaren 7a arte

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 11:50etan eguneratua

OIARTZUN – Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute eta apirilaren 7a izango da haurrak apuntatzeko azkeneko eguna. Izenematea Mendiburu kaleko bulegoan egin beharko da, astelehenetik ostiralera 8.30etik 11.30era edo 16.30etik 19.30era. Udaleku irekiak uztailean izango dira, bi txandatan banatuak: uztailaren 3tik 14ra eta 17tik 28ra. Haurrek txanda bakarrean edo bietan parte har dezakete. – A.M