Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia izango da bihar kultur etxean

2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 11:39etan eguneratua

IBARRA – Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak hitzaldia eskainiko du bihar kultur etxean, 17.30ean. Bularreko minbiziaren detektatze goiztiarrak garrantzia handia du eta, beraz, funtsezkoa da informazioa izatea. Donostiako Onkologiko mediku batek eskainiko du hitzaldia eta bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz eta prebentzioaz hitz egingo du. – M.S.S.