Haur sahararrentzat harrera-familia bila dabil Algamar

Goierriko Sahararen Lagunak elkarteak udarako 350 umeentzat ‘Oporrak bakean’ programa jarri du abian

2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 08:24etan eguneratua

Goierriko Algamar elkarteko kideak, haur sahararrekin.

Goierriko Algamar elkarteko kideak, haur sahararrekin. (n.g.)

Galería Noticia

Goierriko Algamar elkarteko kideak, haur sahararrekin.

ordizia- Ohikoa izaten da uda garaian haur sahararrak bertako familia eta lagunekin batera ikustea. Azken urteetan, baina, harrera-familien kopurua jaitsi egin dela agertu du Algamar Goierriko Sahararen Lagunak elkarteko kide den Ainara Lasak. Horri aurre egiteko, Oporrak Bakean programaren bidez aurtengo udan 8-12 urte bitarteko 350 ume euskal famili-engana etortzeko helburua lortu nahi dute. “Harrera-familia berriak bilatzen saiatzen ari gara. Gipuzkoan kopuru horrek behera egin du azken aldian eta saiakera egin behar dugu haur horiei uda hobea eskaintzeko”, azaldu du.

Goierrin, Algamar Elkateak har-tzen du gestioa, komunikazioa eta orientazioa egitearen ardura. “Lehenengo aldiz haur saharar bat hartzen duten familiei behar duten laguntza eskaintzen diegu. Hala ere, familiak ez du behar berezirik izan, gogoa, ilusioa eta motibazioa bakarrik”, gehitu du.

Algamar elkartean gaur gaurkoz zazpi kide dabiltza lanean, eta guztiak dira harrera-familiak. Lasaren kasuan, duela bost urtetik hartzen du etxean haur saharar bat: “Guretzat bat gehiago da familian eta dagoeneko momentua iristeko desiatzen gaude. Azkenean, aniztasunaren adibide ezin hobea da eta etxeko txikientzat liburu bat bezalakoa da”.

Zortzi aste pasako dituzte haur horiek euskal familiekin. Oraindik ere ez dago zehaztuta noiz iritsiko diren, baina ekain amaieran edo uztail hasieran izango da. Gaiaren inguruan interesa duenak geroa329@hotmail.com helbidera edo 659 535 073 (Ainara Lasa) telefonora dei dezake informazioa eskuratzeko. - M.A.