Intxaurrondo euskaran murgilduko da

Arantxa Lopetegi - Miércoles, 29 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 08:24h

Donostiako udaletxeko taldeen zinegotziak egitasmoa bultzatzen duten taldeen ordezkarekin.

Donostiako udaletxeko taldeen zinegotziak egitasmoa bultzatzen duten taldeen ordezkarekin. (n.g.)

Galería Noticia

Donostiako udaletxeko taldeen zinegotziak egitasmoa bultzatzen duten taldeen ordezkarekin.

donostia- Intxaurrondo auzo euskalduna izango da aste buruan. Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon egitasmoak hainbat ekimen proposatzen ditu martxoaren 31n eta apirilaren 1ean helburu hori lor-tzeko. Besteak beste, eta ekitaldi nagusi bezala, igandean 13.00tan argazki bat aterako zaie Intxaurrondora gerturatzen diren guztiei, hiritar guztiei irekia baitago herritarren artean euskararen erabilera aktiba-tzeko osatu den egitaraua.

Horretarako 20 orduko maratoia antolatuko da auzoan, non festa giroan euskaraz bizitzeko aukera ludikoa emango den.

Intxaurrondoko eragile gehienek hartu dute parte Bernat Etxepare plaza gune nagusitzat izango duen maratoi honetan. Larunbateko 8.30tan emango zaio hasiera Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondo ekimenari, ordu horretan hasiko baitira karparen apainketa lanak.

Hortik aurrera, denetatik eta denentzak, tartean Korrika txikiak. Erromeriak, erakusketak, dantza, antzezlanak eta, nola ez, mintzodromoa, auzotarrei eta auzotarrak ez direnei irekia, osatuko dute besteak beste asteburu honetako menu berezia, igandeko 21.00tan amaitu-tzat emango dena.

Plazara Goaz euskara batzordeko Mikel Urdangarinek adierazi zuenez “auzotar guztiak handik igarotzea nahi genuke”, euskaran murgiltzeko eta, bide batez, egun atsegin bat pasatzeko. “Jarduera guztiek, gainera, ardatz bat dute oinarri: umorea eta bizipoza, disfrutatzea nahi dugu eta”, esan zuen Urdagarinek.

Egia eta Lasarte eredutzat duen ekimen honek bigarren fase bat izango du azaroaren 13tik abenduaren 3ra Baietz 20 egun euskarazlelopean. Bigarren fase honen helburua euskararen erabilera susta-tzea litzateke, “euskal hiztunak eta elebidun hartzaile pasiboak” aktibatzea.

Miren Azkarate, Euskara zinego-tziak horrelako egitasmoak bultza-tzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta horretarako gizartearen babesa “ezinbestekoa” dela esan zuen, Intxaurrondon bermatu dena.