‘Hondarribia’ udal aldizkariaren martxoko alea kalean da

2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 11:36etan eguneratua

HONDARRIBIA – Hondarribiko Udaleko Euskara arloak bere Hondarribia aldizkariaren martxoko alea, 304. zenbakia egiten duena, kaleratu berri du. Hilabete honetan, besteak beste, Inauteriaren eta Emakumearen Astearen berri ematen da eta Hondartza kiroldegiko gerentea elkarrizketatu dute. Aldizkaria ohiko lekuetan doan eskura dago paperean eta baita www.hondarribia.eus gunean, deskargarako. – X.S.