Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
LH 6. mailako ikasleak lizarrako ikastolako ikasleak

“Lizarrako Llanos parkearen babesa denon ardura da”

Zuhaitzaren Astearekin bat eginez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek txorientzako habiak eraiki eta zintzilikatu dituzte Lizarrako Llanos parkean.

Lizarra Ikastola - Jueves, 30 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Proiektuan parte hartu duten taldeetako bat.

Proiektuan parte hartu duten taldeetako bat. (Lizarra Ikastola)

Galería Noticia

Proiektuan parte hartu duten taldeetako bat.

lizarra- Azkeneko bi hilabeteak eman dituzte, plastika arloan, pazientzia handiz txorientzako habiak sortzen. Txapakumea, zerrak, lixa eta silikona erabilita makina bat habi sortu dituzte 48 ikasleren artean.

Udaberriak gure atera jo du dagoeneko, eta datozen hilabeteetan Llanos parkeko zuhaiztia edertasunez haziko da. Ugariak eta anitzak dira ikasleek sortutako habien bizilekuak izango dituzten zuhaitzak;pagoak, zurzuriak, astigarrak, intxaurrondoak, himalayako zedroak, ezkiak, makalak, zumarrak, indi gaztainondoak, haltzak, erramua, neguko astigarrak eta platanondoak, besteak beste.

Behin txorien txapakumezko etxeak prest zituztela, Lizarrako Udalaren baimena izan dute habiak ondo kokatu, eta zuhaitzen adarretatik zintzilikatzeko. Egiteko honetan Roberto Ayucar eta Alfonso Riverren laguntza baliatu dute Lizarra Ikastolako neska-mutilek.

Hurrengo egunetan ikusiko da inguruko txoriek;Martin arrantzaleek, txantxangorriek edota urretxoriek ikasle trebe hauen bizitza errazteko ekimena gogoz hartzen duten.

Eneko Etxarri, Ione Sanz de Acedo, Maite Gainza, Eneko Galarza, Araitz Errazkin eta Irene Aedo Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek euren esperientzia azaldu digute.

Nola eraiki dituzue habiak?

-Habiak txapakumea erabilita sortu ditugu. Lehendabizi, oinarriak kopiatu ditugu, ondoren, kontu handiz, zerrarekin pieza ezberdinak moztu;jarraian, zati ezberdinak leundu ditugu lixaren laguntzaz, eta azkenik, silikona erabiliz pieza guztiak itsatsi ditugu.

Txori guztiek erabili ahalko dituzten habiak dira?

Txapakumea, zerrak, lixa eta silikona erabilita makina bat habi sortu dituzte 48 ikasleren artean, parkeko zuhaitzetan ezartzeko

-Tamainaren arabera ikusiko da zein txorik hartuko duen hauetako habiren bat bizileku. Gure inguruko txoriak aztertuta oso habi aproposak iruditzen zaizkigu urretxindor, martin arrantzale edota txantxangorrientzat.

Nola kokatu dituzue eraikitako habiak zuhaitzetan?

-Helduen laguntza izan dugu horretarako. Lizarra Ikastola ondoan parke zabala dugu, zuhaitz asko dituena, eta bertako arboletan jartzea bururatu zitzaigun. Lizarrako Udalak ere, gure ekimenaren berri izaterakoan, laguntza eskaini zigun. Eskailera handia erabiliz zuhaitzetako adarretatik zintzilikatu zituzten 22 habiak.

Orain, zer gertatzea espero duzue?

-Dagoeneko ikusi ditugu hainbat txori guk utzitako habiak erabiltzen. Badakigu txori hauek haien kontura habiak egiteko gaitasuna dutela, baina primeran etorriko zaie guk utzitako “etxea”.

Zer ikasi duzu proiektu honekin?

-Gehienok bikoteka lan egin dugu, eta ezinbestekoa ikusi dugu ondo antolatzea. Gainera, ohikoa ez den materiala eta tresnak erabiltzen ikasi dugu: zerra, silikona...

Zertarako uste duzu dela beharrezkoa horrelako ekintzak buru-tzea?

-Interesgarria iruditzen zaigu gure ingurunea aztertu eta zaintzen ikastea. Zorionekoak gara Llanos bezalako parke handia horren gertu izaten, eta honen babesa denon ardura da. Aurten Zuhaitzaren Astea baliatuz 22 habi zintzilikatu ditugu Llanosetako zuhaitzetan. Horrelako ekintzak eginez ondo pasatzeaz gain, ingurunea zaintzen ikasi dugu.