Euskararen erabilera eskasaz saioa Igantzin

Jueves, 30 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

IGANTZI- Igantziko Euskara Batzordeak bilera ireki bat antolatu du larunbatean 16:00etan Baratzondon. Batzordearen azken urteotako kezka da herrian, plazan, parkean, ostatuan, dendan... gero eta gutxiago aditzen dela euskara. Kezka hori Euskara Batzordetik atera eta gainerako herritarrekin konpartitu nahi dute eta gaiaz solastu. Horixe da saioaren helburua, eta herritarrei dei egiten diete bertan parte hartzera. - A.A.A.