Herri galdeketak 1.183 sinadura

Ekainaren 18an beteko dute erabakitzeko eskubidea

Jueves, 30 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

bortziriak- Eman Bortzekoa elkartea aurkeztu zenetik bi hilabetera 1.183 sinadura bildu dituzte Bortzirietan udaberrian egin nahi den herri-galdeketa egin ahal izateko. Herri-galdeketak egiteko nahitaezkoa da 16 urtetik goitiko biztanleen %10aren sinadura Lesakan eta Beran, eta %15ekoa Arantzan, Igantzin eta Etxalarren. Bada, elkarteak hasierako helburua gainditu du. Arantzan 166 (%30,9), Igantzin 106 (%20,8), Etxalarren 104 (%15,8), Lesakan 455 (%19,7) eta Beran 352 (%11,3) bildu dituzte. Hurrengo urratsa galdeketa horretarako galdera pentsatzea izanen da. Galdera adosteko lehenbiziko saio herritarra larunbatean eginen dute, Berako Beralandetan, 10:00etan. Saio irekia izanen da.

Mus txapelketa ere antolatu du Eman Bortzekoak. Aste honetan herriz herri kanporaketak eginen dituzte eta finala apirilaren 9an Igantzin. - A.A.A.