Tantirudantza jaialdia igandean Lesakan

Jueves, 30 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:09h

lesaka- Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia eginen dute igandean. Herriko dantzari ttikiekin batera, Berako Gure Txokoa, Zumaiako Txori Txiki, Getariko Gure Txeru eta Lezoko Murixka taldetakoak izanen dira. 10:00etan taldeei ongietorria egin ondotik, karrikaz karrika ibiliko dira. 11:45ean Zubigainekoa eskainiko dute herritarrek eta gero, plazan eginen dute jaialdia denak batera. Bazkalondoan, 17:30ean Kiki eta Koko pailazoak izanen dira plazan. - A.A.A.