Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Sanfranirratia martxan: piztu irratia!

urtarrilean jarri genuen martxan gure ikasle eta irakasleek elkarlanean egiten dugun irratia

Testua eta argazkia Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa - Viernes, 31 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Esatari trebeak ditugu Sanfranirratian.

Esatari trebeak ditugu Sanfranirratian. (FRANTZISKO DEUNA IKASTETXE PUBLIKOA)

Galería Noticia

Esatari trebeak ditugu Sanfranirratian.

etxeko berriak

Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoan proiektu berri bat aurrera eramaten ari da: eskola- irratia. Honen bidez, eskolako haurrek irratsaioak egiteko eta antenan jartzeko ametsa egia bihurtu dute.

2015-16 ikasturtean, Iruñeko Eguzki Irratiak luzatutako gonbidapenari esker 5. eta 6. mailako ikasleek irratiaren funtzionamendua nolakoa den ezagutu zuten: gidoia, irratsaioaren atalak, doinua, entonazioa…, ikusten ez den entzulea kontuan hartzea, ahozko hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberatsa euskaraz… Ilusio handiz hartu zuten irratiaren esperien-tzia aberatsa eta motibagarria.

Programak Eguzki Irratian, Territorio libre bakarra saioaren barruan emititu ziren, hainbat ostegunetan 18.00etatik aurrera eta hainbat ostiraletan goizeko 8.00etatik aurrera. Horrez gain, irratsaio guztiak “sanfranirratia” deituriko webgunean en-tzun zitezkeen ere, eta baita esperien-tzia horren proposamen didaktikoa ikusi ere.

Gure irratia: Sanfranirratia Hartutako esperientziarekin, ikasle eta irakasleen ilusioarekin aurten Sanfranirratia proiektuari ongietorria eman diogu. Eta gure helburua lortu dugu: 2017ko urtarrilan eskolako irratia martxan jartzea!

Hasteko, gure proiektua Departamentuan berrikuntza proiektu bat bezala aurkeztu genuen. Horrela, jasotako diru-laguntzarekin beharreko materiala erosi eta gure “irratia-estudioa” sortu genuen bere 5 mikrofono, nahaste mahaia eta ordenagailuarekin…

Ondoren, irratiaren sintonia eta logoa asmatu genituen. Irratiaren sintonia 6. mailako ikasleek prestatu zuten musika arloan, irakasleen laguntzarekin, eta logoa hautatzeko aldiz, hauteskundeak antolatu ziren. Lehenengo, 5. eta 6. mailako ikasle bakoitzak bat asmatu zuen. Gero, guztien erakusketa bat egin zen, eta azkenik, bozketa egin eta bat hautatua atera zen.

2017ko urtarriletik aurrera, astero, irrati-programa bat emititzen da (5. eta 6. mailako taldeek parte hartzen dute) eta megafoniaren bidez eskolan entzuten da. Programak ere “sanfranirratiko” web orrialdean zintzilika-tzen dira eta bertan irratsaio guztiak entzun ditzazkezue.

Irratiarekin zer lortzen dugu? Irratia eskolan ikasleari dagokienez, informazioaren jasotzaile pasiboa izatetik eragile aktiboa izatera pasatzen da, elkarlana bultzatzen du, hizkun-tza eta ahozkotasuna indartzen du eta gainera, kurrikuluma garatzeko modu dibertigarria eta entretenigarria da. Ikasleek euskera zein ingelesa erabiltzen dituzte. Honetaz gain, ikasteko prozesuan edukien nahiz generoen lanketan aukera aunitz eskaintzen ditu: teknologia, hizkun-tzak, ingurunearen ezaguera, literatura, musika eta abar. Gainera, eskolaren eta ingurukoen arteko komunikazioa bultzatzen du, informazioa partekatuz, esperientziak trukatuz, harremanak sustatuz eta elkarri lagunduz.

Bukatzeko azpimarratu nahiko genuke Eskola komunitate osoari zein auzoko pertsona eta eragile guztiei irekita dagoen proiektua dela eta guztion irratia dela. Hurrengo loturan klik egin eta piztu ezazu Sanfranirratia! https://sites.google.com/site/sanfranirratia/home.