Lazkaoko azken erosketa bonoak, eskuragai

Lazkaoko Udalak herriko merkataritza bultzatzeko erosketa bonoak jarri ditu eskuragai herritarrentzat

Sábado, 1 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

lazkao- Lazkaoko Udalak herriko merkataritza indartzeko helburuarekin merkaritza bonoen kanpaina jarri du martxan. Udalak jakinarazi duenez, orain arte “oso harrera ona ari da izaten, eta herritar asko ari dira erosketa bonoak eskuratzen”. Hala ere, oraindik ere badaude bono batzuk eskuragai eta horiek udaletxean ​eskuratu beharko dira, 9.00etatik 18.00etara ​bitartean.

Bonoekin 40 euro ordainduta, 50 euro gastatu daitezke. Gainera, erabilera errazteko, 10 euroko bost txarteletan daude banatuta bonoak. Bost txartel horietatik bi Lazkaon Merkataritza Elkarteko kide diren komer-tzioetan erabili behar dira. Modu horretan, guztira, 59 komertzioetan erabil daitezke bonoak. Kanpaina ahalik eta herritar gehiengana zabaltzeko asmoz, lazkaotar bakoi-tzak txartel bat eskuratu ahalko du.

Herritarrak eskaintza berezi honetan parte hartzera animatzen ditu Udalak, erosketak herriko komer-tzioetan egitea “garrantzitsua” delako. “Merkataritza indartzea, Lazkaoko ekonomiaren garapenerako oso garrantzitsua da. Herrian erosteak, zerbitzuetan ari diren lazkaotarren lanpostuak mantentzen laguntzen du, eta negozio eta lanpostu berriak sortzeko aukerak gehitzen ditu, Lazkao garatzen jarraitzeko”, adierazi dute Udaletik. Herritarrek erosketak herrian egitea, herritarren onura bilakatzen dela gehitu dute eta erosketak herriko komertzio-etan egiteko kontzientzia sortu nahi duela Lazkaoko Udalak. - M.A.