Giza Eskubideen 15. Zinemaldia: Ama, nora goaz?

Domingo, 2 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Dokumental honetan emakumeak dira istorioaren ardatza. Gerra Zibileko gertaera beltz baten protagonista izandako emakumeak. Emakume anonimoak, euren etxeak atzean uztera behartuak. Noraezean abiatu zirenak, euren senarrak edo aitak beste bandoan borrokan ari zirelako bakarrik errepresaliatuak. Beste ehunka emakumerekin batera, beste frontea izan ziren haiek, ahaztutako frontea, alegia. Biktimak, baina baita heroiak ere.

Gaur, arratsaldeko 16.30etan Victoria Eugenia antzokian. Sarrera: 4,50€. Lehenago, Beti bezperako koplak film laburra.