“Garaipen bat da eta borrokak bere fruituak eman ditu”

Zarauzko kiroldegiko langileek eskerrik beroenak adierazi dizkie babesa eman dieten bazkide eta herritarrei

Domingo, 2 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Kiroldegiko langileak, ostiralean.

Kiroldegiko langileak, ostiralean.

Galería Noticia

Kiroldegiko langileak, ostiralean.

Zarautz- Prozesu luzea eta “gogorra” izan da azken hilabeteotakoa, baina azkenean, 15 greba egun ondoren, Zarauzko kiroldegiko langileek Udalarekin akordioa lortu zuten joan den asteazkenean eta “hitzarmen duina” lortu dute.

“Hau garaipen bat da, langile hauek merezitakoa lortu dute borroka duina egin dutelako, eta azkenean, borrokak bere fruituak eman ditu. Langileak antolatu egin dira, lan asko egin dute eta beren lan baldintzen alde borrokatu dute”, adierazi zuen ostiralean Janire Diazek, Urola Kostako ELAko ordezkariak.

Langileek 2012az geroztik izoztuta zituzten lan baldintzak eta joan den uztailean hasi ziren euren hi-tzarmena negoziatu eta pleguetan jaso nahian, baina orain arte eran-tzunik gabe. Hala, otsailaren 2an egin zuten lehen greba eguna, eta guztira, 15 eguneko greba egin behar izan dute “behingoz enpresa, udal eta langileak eseri eta negoziaketa bat hasteko”.

Hobekuntzak“Harro gaude lortutakoaz: lau urterako hitzarmena lan erreformen aurkako bermeekin, subrogazioa bermatuta izango dute, langile hauek eskala bikoitzak ez izatea lortu da, soldata taula altuenak kontutan hartuta negoziatu dugu, soldatetan KPI+1,8 eta bestelako plusetan hobekuntzak (aintzinatasuna, garraio plusa, igandetako plusa...) eta gainerako hobekuntza sozialak (kontziliaziorako eta lizentzietan hobekuntzak, ikastaroak presta-tzekoak...”, azaldu zuen Diazek.

Bestalde, prozesu guztian babesa agertu duten guztiei eskerrak adierazi dizkie: “Zarauzko herritar guztiei, babesa agertu duten kirol elkarteei, eragileei, deitutako mobilizazioetan parte hartu duten guztiei... Azken 9 hilabete hauetan babes handia eman digute eta horrek jarraitzeko indarra eman digu”. - A.R.