astelehen honetan

Bilbo Hiria 29. Pop Rock Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

EP - Lunes, 3 de Abril de 2017 - Actualizado a las 10:57h

Concierto de una anterior de edición del Concurso Pop Rock Villa de Bilbao

Bilboko Udalak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioa (Sampedro)

Galería Noticia

Concierto de una anterior de edición del Concurso Pop Rock Villa de Bilbao

Bilboko Udalak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 29. edizioan izena emateko epea zabaldu du astelehen honetan, apirilaren 3an. Lehiaketaren helburuak dira profesionalak ez diren taldeei laguntzea eta agertokia atzerriko bandekin partekatzeko aukera ematea, eta ikusleek talde hasiberriak zuzenean doan ikusteko aukera izatea.

BILBO. Modu honetan, antolakuntzak gogoratu duenez, Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Standard, Delorean, The Sunday Drives edo Zodiacs moduko taldeek parte hartu dute lehiaketaren edizioren batean.

Aurreko edizioan, 28.ean, 626 taldek parte hartu zuten, Europako herrialde askotakoak, hala nola, Frantzia, Erresuma Batu, Italia, Alemania, Finlandia eta Belgikakoak. Irabazleak hauek izan ziren: I Me Mine (Frantzia) Pop Rock kategorian, Insaniam (Albacete) Metal kategorioan eta Rrucculla (Bizkaia) Elektronika eta Beste Joerak kategorian.

Orain, 29. edizioan izena emateko epea datorren astelehenetik maiatzaren 15era arte irekita egongo da Bilboko Udalaren webgunean. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako Europa osoko taldeentzat da lehiaketa. Hiru modalitate daude: Pop Rock, Metal eta Elektronika eta Beste Joerak. Bandek online bete behar dute formulario bat eta honako hauek erantsi: hiru kanta mp3, ogg edo wma formatuetan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuetan;taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuetan.

Taldeek baldintza hauek bete behar dituzte: bi disko baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko batekin;lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana; jatorrizko abestiak aurkeztea eta, antolatzaileek eskatuz gero, lehiakideak egilea bera dela frogatu beharko du.

FASEAK ETA SARIAK

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak hiru fase hauek ditu. Lehen fasean, izena eman duten taldeetatik epaimahaiak 38 talde aukeratuko ditu, modalitateen arabera: 24 Pop Rockekoak, 10 Metalekoak eta 4 Elektronika eta Beste Joeretakoak. Hala ere, epaimahaiak beharrezko iritziz gero, parametro horiek alda ditzake.

Bigarren fasean, Pop Rock eta Metal modalitateetan aukeratutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan, irailean eta urrian. Fase honetan, epaimahaiak kategoria bakoitzeko hiruna talde aukeratu beharko ditu.

Hirugarrenik, bigarren fasean aukeratutako taldeek eta Elektronika eta Beste Joerak modalitateko lau taldeek azken kontzertuetan joko dute eta orduan erabakiko dira zeintzuk diren kategoria bakoitzeko irabazleak.

Lehiaketak musika sektoreko pertsonek osatutako epaimahai profesionala izango du, eta hiru faseetan parte hartuko du. Gainera, bigarren fasean, aintzakotzat hartuko dira musikaren munduari lotutako gazteen epaimahaiak emandako botoa eta kontzertuetara bildutako publikoarena.

Sariei dagokienez, 20.700 euro banatuko dira: 5.000na euro Pop Rock eta Metaleko kategorietako irabazleentzat, 2.500na euro kategoriaotako bigarren sailkatuentzat eta 1.200na euro hirugarrenentzat. Elektronika eta Beste Joerak kategoriako irabazleak 2.200 euro jasoko ditu, eta ikusleen sari bereziaren irabazleak 1.100 euro. Taldeak nongoak diren kontuan hartuta, ordainsari ekonomikoa izango dute bidaien gastuetarako.