‘El padre’ antzerkiak Héctor Alterio izango du protagonista apirilaren 23an

baluarte.com - Lunes, 3 de Abril de 2017 - Actualizado a las 15:01h

‘El padre’ antzerkiak Héctor Alterio izango du protagonista apirilaren 23an.

‘El padre’ antzerkiak Héctor Alterio izango du protagonista apirilaren 23an. (BALUARTE)

Galería Noticia

‘El padre’ antzerkiak Héctor Alterio izango du protagonista apirilaren 23an.

NAFARROA. Héctor Alterio aktore argentinar entzutetsua Baluarten bueltan izango da apirilaren 23an (19.00etan) Florian Zeller dramagile frantziarraren El padre antzezlanarekin.

Eskarmentu handiko aktorea den Héctor Alteriok obraren protagonista den Andres-en papera interpretatuko du, alzheimer gaixotasunak eta zahartzeak berak eraginda errealitatearen nozioa galtzen duen agurea. Egileak berak “fartsa tragiko”-tzat jotzen du obra hau;izan ere, egoera anbiguoen, askotan kontrajarriak, erantzun mingarrien, pertsonaia bikoiztuen, aldaberen, eta, familiak dioena benetan gertatzen ote denaren edota aitak sentitzen duena hori ote denaren zalantza guztien gainetik, oso obra dibertigarria dugu hau, sarri askotan dramara hurbiltzen dena, beste batzuetan, komediara eta ia beti Hitchcock-en estiloko thriller kezkagarria gogora ekartzen duena.

Oholtza gainean, Alteriorekin batera lehen mailako aktore-zerrenda: Ana Labordeta, Luis Rallo, Jorge Torres, Zaira Montes eta María González, guztiak José Carlos Plazaren zuzendaritzapean. Sarrerak 24 eta 20 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), emanaldia baino hiru egun lehenago sarrerak 7 eta 6 eurotan jarriko dira salgai leihatilan.