Iñigo Altzola eta Oihana Arratibel izan dira nagusi Leharreien

2017(e)ko apirilaren 4a, asteartea - 11:43etan eguneratua

GABIRIA – Larunbat goizean lehiatu zen Gabirian Leharrei mendi lasterketa. Bertan, Iñigo Altzola arrasatearra izan zen lehena, 2:00:44ko denborarekin. Bost segundura iritsi zen Juanjo Igartzabal zumarragarra, iazko irabazlea. Hirugarren sailkatua Jose Mari Bernedo izan zen (2:06:55). Emakumezkoetan Oihana Arratibel ordiziarra izan zen nagusi 2:29:58ko denborarekin. Bigarren Elena Calvillo beasaindarra izan zen (2:39:22), eta hirugarrena Itziar Andueza (2:40:24). Guztira 164 korrikalarik parte hartu zuten 24 kilometroko proban. – M.A.