Legazpiko Udalak Orioko aterpera irteera antolatu du

2017(e)ko apirilaren 4a, asteartea - 11:44etan eguneratua

LEGAZPI – Udalak, haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barne, Orioko aterpera irteera antolatu du DBHko ikasleentzat. Hilaren 18an irtengo dira eta 20an itzuli. Izena gaur bertan eman behar, da 18.00etatik 19.00etara, Sorgintxuloren lokalean (Itxaropen, 5). Gurasoen baimena, NANaren fotokopia eta Osakidetzako txartelaren fotokopia aurkeztu behar dira eta 36 euro ordaindu. – A.Z.