Hizkuntza errealitatearen berri emateko gida turistentzat

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Euskara Zerbitzuek argitaratu dute

Aitor Arotzena - Miércoles, 5 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Liburuxkaren azala.

Liburuxkaren azala. (Utzitakoa)

Galería Noticia

Liburuxkaren azala.

euskara- Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuek elkarlanean eskualde hauetara datozen turistentzako eta bisitarientzako argitalpena prestatu dute eskualdean euskarak duen presentzia nabarmentzeko eta turistei euskarara hurbil daitezen gonbidatzeko.

Eskualde hauetako promozio turistikoa lantzen denean, bertako paisaia, baliabideak, kultura, ohiturak eta tokiak kontuan hartzen dira. Baina ez da berdin jokatzen hizkuntzarekin, eta euskara ere bada Baztan, Malerreka eta Bortzirien marka. Gabezia horri aurre egin nahian hiru eskualdeetako euskara zerbi-tzuek, Uraren Bailarak eta Baztan Bidasoa Turismo Elkargoaren laguntzarekin, argitalpen bat banatuko dute bisitarien artean.

Argitalpenak Baztan, Bor-tziriak eta Malerrekako hiz-kuntza errealitatearen berri ematen duen azalpentxo bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez. Azalpen horretan azpimarratzen da eskualde horietan euskara hizkuntza bizia dela, eta horrez gain bisitariei ahal duten neurrian euskara erabiltzeko gonbita egiten zaie. Horretarako oinarrizko hiztegi bat erantsi da, gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelesera itzulia. Horrekin batera QR kode bat agertzen da, www.hiztegitxoak.euorrialdera eramaten duena;bertan euskarako hiztegia hizkuntza gehiagotara itzulia aurki daiteke (eta alderantziz).

Argitalpen honen 25.000 ale egin dira, eta Aste Santutik aurrera egonen da hiru eskualdeetako turismo bulego eta toki turistiko garran-tzitsuenetan. Edozein kasutan, turismo arloko edozein eragilek argitalpenaren ale batzuk eskuratu nahiko balitu, nahikoa luke hiru eskualdeetako edozein euskara zerbitzurekin harremanetan jar-tzearekin.

Aisialdia eta Gastronomia GidaTtipi-Ttapa aldizkariak, bere aldetik, Baztan-Bidasoa, Mendialdea eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu berri du. Bertan, inguru honetako 130 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskain-tzaren berri ematen da 90 orrialdetan (azkeneko edizioetan baino 30 gehiago, aldi honetan Leitzaldeko eta Urumealdeko informazioa ere bildu dutelako), bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. 8.000 ale argitaratu dira, ohi baino 1.000 gehiago, turistak ibiltzen diren tokietan banatu direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko edo afaltzeko plana egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen jatetxe-ostatu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko.