Donibaneko hondartzako lanak gelditzea eskatu dute

Alabortza Kontzerbazio Bereziko Eremua dela eta kai zahar baten aztarnak daudela esan du Eguzkik

2017(e)ko apirilaren 5a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Hondeamakina bat Alabortza hondartzan.

Hondeamakina bat Alabortza hondartzan. (n.g.)

Galería Noticia

Hondeamakina bat Alabortza hondartzan.

Pasaia- Pasai Donibaneko Alabor-tzako kalan izandako lur-jausien ondoren, mendi-hegala egonkor-tzeko lanak egin dira duela gutxi. Orain kala birgaitzeko lanak hasi dira. Hau dela eta, Eguzki talde ekologistak eremu natural eta babestu hori “porlanez betetzen ari direla” salatu du idatzitako ohar batean. “Esku-hartze hori naturaren kontserbazioaren kontrako erasoa da”, ziurtatu dute. Horregatik Pasaiako Udalari lanak bertan behara utz ditzala eta eremua lehengoratu dezala eskatu dio.

Azaldu dutenez, eremu hori Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) eta Natura 2000 Sarearen barruan dago, eta ondorioz, honen araudiaren babespean dago. “Kontserbazio Bereziko Eremuaren helburu nagusia kontserbazioa izanik, ez dugu inongo zalan-tzarik eremu horretan egiten ari diren lanak finkatutako helburuen aurka doazela”, argudiatu dute.

Bestalde, arrazoi kulturalak ere badaudela esan dute lan horiek geldiarazteko. “Proiektuak dio bertan kai zahar baten aztarnak daudela, nahiz eta gaur egun ondare bezala onartuak eta babestuak ez egon. Egun babestuak ez egoteak ez du esan nahi aztertu ondoren babestu behar ez direnik”. - A.M.