Greg, Nur eta Ezekiel, berriro ere nagusi ikastolen Juul literatura hauteskundean

Asteartean ospatu zen literatura hauteskundea Euskal Herriko ikastoletan eta 26.000 boto baino gehiago bildu ziren

Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Zangozako ikastolako haur bat, botoa ematen.

Zangozako ikastolako haur bat, botoa ematen. (Argazkia: utzitakoa)

Galería Noticia

Zangozako ikastolako haur bat, botoa ematen.

iruñea- Ikastolen Elkarteak Juul Literatura Hauteskundeen 19. Edizioa ospatu zuen asteartean. Euskal Herriko ikastola guztietan ospatzen den hauteskundeetako emaitzek argi utzi dute zeintzuk diren haur eta gazteen liburu gogokoenak : Toti Martinez de Lezearen Nur saila, Jeff Kinneyren Greg pertsonaiaren azken liburua eta Jasone Osororen Ezekiel suertatu dira, besteak beste, irabazle.

Aurten, azken urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustra-tzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egingo die. Horretarako, Juan Jesús Ilundain artistari nafarrak egindako saria banatuko zaie. Euskal Herriko Ikastoletako liburuen boto- kopurua 17.099 izan da eta 8.900 hautesle-ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ilustratzaile kategorian.

Aurreko urtetan bezala, bozketa egiteko erabilitako sistemak bi izan dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa.

A kategorian (3 eta 6 urte bitarteko haurrak) Margarita Del Mazo eta Charlotte Pardi egileen Azazkalo (Txalaparta) suertatu da garaile, eta Jessica Herthel eta Jazz Jenningsen Jazz naiz (Bellaterra Ediciones) eta Hazel Maskellen Animalia handien liburu handia(Tarttalo) liburuek lortu dituztelarik, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren postuak.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrek Txomin eta Peru Magdalena egileen Txomintxo eta Perutxo maiteminduta (Elkar) liburuaren alde bozkatu dute, bigarrena egin duen Martin, egon geldi(Leire Bilbao, Elkar) eta hirugarren postuan geratu den Burua galdu zuen jirafa(Bertol Arrieta, Elkar) lanen gainetik.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 8 eta 10 urte bitarteko ikasleak biltzen dituen kategorian, Toti Martinez de Lezea izan da aurtengoan ere garaipena eskuratu duena, Nurren abentura berri batekin: Nur eta banpiroen dantza(Erein). Bigarren eta hirugarren Uxue Alberdiren Bi kobazulo (Elkar) eta Fernando Morilloren Maddi eta euskal piratak (Gaumin) izan dira. D kategoriari dagokionez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek iazko garailea hautatu dute edizio berri honetan: Greg 6 - Etxean itxita(Jeff Kinney, Alberdania). Honekin, seigarrenez eskuratu du garaipena Greg ospetsuak. Honen ondotik, Estibaliz Vivancoren Argixorgin (Elkar) eta Lur Gallastegiren Uda bat Senegalen(Elkar) geratu dira.

Jasone Osororen Ezekiel eleberria liburuak nagusitu da, bigarren urtez jarraian, DBHko kategorian. Jon Arretxeren Beti Iparralderantz-ek (Erein) eta John AnduezarenSan Ferminetan, Lesakan(Elkar) egin dute bigarren eta hirugarren. Ilustratzaileen alorrean, Juan Luis Landa eta Iván Landak bildu dituzte boto gehien. - M.M.P.

datuak

Juul kanpainaren 19. edizioa. Urtero Euskal Herriko ikastoletan egiten den haur eta gazte literatura kanpaina da.

Bozketa. Denetara, 17.099 boto bildu dira liburuen sailean eta 8.900 ilustratzaileen atalean.