Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Iruñea prest, igandean Korrikari harrera egiteko

12.30EAN AILEGATUKO DA | Sarasate etorbideko helmugara Korrikaren lekukoa, AEKko kideen eskutik

Miren Mindegia Oskar Montero - Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Reyes Ilintxeta, Arantxa Ilarregi eta Asier Amondo, helmugan.

Reyes Ilintxeta, Arantxa Ilarregi eta Asier Amondo, helmugan.

Galería Noticia

Reyes Ilintxeta, Arantxa Ilarregi eta Asier Amondo, helmugan.

iruñea- Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa bidean aurrera doa Korrika, 2.557 kilometroan kokatutako helmugatik gero eta hurbilago, eta Iruñea prest dago antolatzaile zein parte-hartzaileentzat berezia izaten ari den euskararen aldeko lasterketaren 20. edizio honi igandean merezitako harrera eta amaiera besta eskaintzeko. Izan ere, lasterketa burutzeko hiru egun geldi-tzen direnean, orain arteko parte-har-tzea aintzineko edizioetakoa baino handiagoa izaten dela adierazi zuen atzo Asier Amondo Korrikaren arduradunak: “Iruñean naiz Nafarroan eman den aldaketa instituzionalak urte beltzen aroaren amaiera ekarri du eta une ezin hobean dator herri honek duen ekimen zirraragarrienaren 20. aldia”.

Sarasate plazako Foruen Monumentuaren ondoan ospatuko da ekitaldi nagusia, eguerdiko 12.30ean, Reyes Ilintxeta kazetariak aurkezle lanak egingo dituelarik. Bertan irakurriko da lekukoak gordetzen duen mezu sekretua: dudarik gabe Korrikaren unerik erranguratsuenetako bat. Ain-tzinetik, alta, Korrikak ibilbide luzea eginen du Iruñerrian: goizeko 4.24etan ailegatuko da Berriobeitira eta, inguruetako auzo eta herrietatik sei orduko bidea egin ondoren, 10.15ak inguruan sartuko da hirira, zabalgunetik. Alde Zaharra, Arrotxapea, Sanduzelai, Donibane, Ermitagaina, Mendebaldea, Iturrama eta Azpilagaina igaro ondoren helduko da lasterketa, azkenik, Sarasate etorbidera.

Azken kilomentroetan euskara eragile, erakunde eta hedabide desberdinen eskuetatik igaroko da lekukoa: 2.546 gehiengo sindikalak, 2.547 alderdi politikoek, 2.548 Etxeratek, 2.549 Udalbiltzak, 2.550 Gure Esko Dago elkarteak, 25.51 Berria egunkariak, 2.552 UEMA-k, 2.553 Euskaltzaindiak, 2.554 EHIGE-k, 2.555 Ikastolen Elkarteak eta 2.556 Kontseiluak eramanen dute. Azken kilometroan, ohiko moduan, AEK-ko kideek eramanen dute lekukoa. Azken urrats horietan, herrietako euskaltegietako langile eta ikasleei parte hartzeko deialdia egin dietela gogoratu zuen atzo Amondok, “sinbolismoz betetako” une hori “konpartitua izateko”.

Ospatzeko eguna Eguraldia lagun izango denaren aurreikuspenarekin, 20. Korrikak “bukaera itzela” izanen duela adierazi zuen Arantxa Ilarregik, igandeko ekitaldien arduradunak. Horretarako, hiru gune nagusi prestatuko dira Iruñean. Lehenengoa Labrit pilotalekua izanen da, non bertso bazkaria (Alaia Martin eta Miren Amurizarekin) eta dantzaldia eskainiko den.

Bigarren gunea Baratxurien plaza eta Aduanako txokoaren inguruan kokatuko da: bertan, goizetik arratsaldera sukaldea eta taloak eskaintzeaz gain, tailerrak, puzgarriak, edoskitze gunea eta hainbat emanaldi eskainiko dira. 13.15etan Zirika Zirkusen musika eta zirko iksukizuna eskainiko da, 15.00etan Hodei Magoarena eta 18.00etan Kiki, Koko eta Moko pailazoak euren emanaldia eskainiko dute.

Anttoniutti parkean, hirugarren gunean, gazte giroa nagusituko da, eguerditik 22.00ak inguruak arte luzatuko dien kontzertu eskaintza zabalarekin: Altxatu, Gatibu, Hibakusha, Maider, Sorkun eta Trikidantz arituko dira eszenatoki honetan.

“Iraganera begira hasi genuen Korrika eta etorkizunari begira bukatu nahi dugu”

asier amondo

Korrikaren arduraduna

Programazio honetaz aparte, San Frantzisko plazan Errigora azoka muntatuko da eta San Nikolas plazan artisau azoka izanen da.

Alde Zaharreko kaleetan barrena kale animazioa ere eskainiko da arratsalde osoan zehar. Bestalde, 13.30ean Joaldunen Topalketa izanen da Udaletxeko plazan eta bestelako kontzertuak ere programatu dira: 16.00etan Zartako-K, 18.00etan Trikiteens eta 20.00etan DJ Bull.

Ilarregik atzo gogoratu zuen bezala, eraso sexisten kontrako protokoloa aktibatuko da igandean. ”Sakaleta telefonoa egun osoan zehar martxan egonen da: 699 687687”.

Bestalde, antolatzaileek Antsoleaga kaleko Zaldiko Maldiko elkartea Korrikag laguntzen ariko diren boluntarioentzat doitu dute, bazkaltzeko gunea bertan kokatuz. Ilarregik, habaler, han eta hemen antolatzen ari diren autobusetan izena emateko deia zabaldu zuen atzo, “Iruñera garaiz heltzeko”.

“Jai hau, hilabeteak lanean aritu diren AEKko kide, Korrika batzordekide eta boluntarioei esker izanen da posible”;gogoratu zuen Ilarregik, “baita Iruñeko Udalari eta egun horretan zabalik topatuko ditugun hamarnaka taberna laguntzaile, peña eta elkarteei esker ere”.

actos y tres espacios

y Pamplona será una fiesta...

Programa. La 20ª edición de la Korrika finalizará este domingo en Pamplona, donde se organizarán tres espacios festivos. El acto principal tendrá lugar a las 12.30 horas en el Monumento a los Fueros, presentado por la periodista Reyes Ilintxeta y en el mismo se procederá a leer el mensaje de esta edición, que hará llegar AEK, organizadora de la carrera por el euskera. La primera de las tres áreas festivas se ubicará en el frontón Labrit, donde tendrá lugar una comida popular y bailes, y la segunda, localizada en la plaza de los Ajos y el Rincón de la Aduana, se dirigirá a un público familiar y se habilitarán hinchables, talos, tómbolas y ludoteca, entre otros servicios. El tercer espacio festivo se instalará en Antoniutti, donde se han organizado diversos conciertos. Además, en el Casco Antiguo también se habilitarán espacios festivos como en el Ayuntamiento de Pamplona (zanpantzares), San Francisco (feria de Errigora) o San Nicolás (artesanía).