Oiartzun Sahararen Astea ospatzen ari da

Bihar kooperazioari buruzko liburua aurkeztuko dute eta afaria egongo da Auzokalten

Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Oiartzun- El-Watan taldeak antolatzen duen Sahararen Astearen baitan, bihar arte, Jose Luis Irigoienen argazki-erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian. Tindufeko errefuxiatu guneetan ateratako argazkiak dira guztiak, emakumeak protagonista dituztenak. Bihar izango dira gainerako ekintzak. Batetik, Jose Luis Paulin medikuak Kooperazioa: egiak, gezurrak eta utopia baten bizipenak? liburua aurkeztuko du (udaletxean, 19.00etan). Paulinek, besteak beste, Tindufeko errefuxiatu guneetan lan egin du kooperante gisa. Ondoren, afari sahararra izango da Ergoiengo Auzokalte elkartean: entsalada, kuxkuxa eta izozkia. Txartelak salgai daude Garmendi txokolategian (hamabi euro helduak eta hamar umeak). - A.M.