Ormaiztegiko udal liburutegia lekuz aldatuko dute obrengatik

2017(e)ko apirilaren 6a, osteguna - 11:03etan eguneratua

Kultur etxeko irudia.

Kultur etxeko irudia. (n.g.)

Galería Noticia

Kultur etxeko irudia.

ORMAIZTEGI – Ormaiztegiko kultur etxean berritze lanak hasiko dituzte datozen egunetan eta horregatik eraikin horretan kokatuta dagoen udal liburutegia lekuz aldatzea erabaki dute, ormaiztegiarrek liburutegira joateko aukera izaten jarrai dezaten. Gaur bertan hasiko dira leku aldaketarekin. Gauzak horrela, liburutegia udaletxepeko aretoan kokatuko da. Ohiko ordutegian egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16.00etatik 18.00etara. Kultur etxeko obrak amaitzen direnean liburutegia bere ohiko lekura itzuliko da. – M.A.