Aralar Musika Eskolaren ikuskizuna arrakastatsua

134 HAURREK ETA INSTRUMENTISTEK PARTE HARTU ZUTEN Lekunberrin burutu zen kontzertuan

Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Kontzertua Lekunberriko kiroldegian izan zen aurreko larunbatean.

Kontzertua Lekunberriko kiroldegian izan zen aurreko larunbatean. (J.A.)

Galería Noticia

Kontzertua Lekunberriko kiroldegian izan zen aurreko larunbatean.

lekunberri- Arrakastatsua suertatu zen aurreko larunbateko Bizitza musikal bat daikuskizuna. Lekunberriko kiroldegian jendetza bildu zen 134 haurrek eta musika eskolako instrumentistek prestatutako kontzertuarekin gozatzeko. Abesbatza primeran aritu zen eta hiru aktoresaren lana ere txalotua izan zen. “Jendea pozik eta musika eskola osatzen dugun guztiok ere. Oso gustora” Javier Irigoien zuzendariak dioenez.

Behe zikloko abesbatza eta abesbatza gaztea protagonista izanik, azken hamarkadetan izandako musikal ezagunen doinuak zuzenean eskaini zituzten eskualdeko musika ikasleek, hau da, Araitz, Betelu, Lantz, Larraun, Lei-tza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamakoak. Horrela, Grease, Rocky eta Sister act bezalako musikarekin goza araziko zituzten. - N.M.