Euskararen kale erabilera neurketa Leitzan

Maiatzaren zehar egingo den lanarako bi boluntario behar ditu Udalak

Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:08h

leitza- Aurten kale erabilera neurketak egingo dituzte UEMAko zenbait herritan, Soziolinguistika Klusterrarekin lankidetzan. Datu hauek behaketa bidez bilduko dira Leitzan zenbait egunez. Neurketak egiteko bi boluntario behar dituzte. 2015 eta 2016az geroztik ez da euskararen kale erabileraren daturik bildu Leitzan. Aurten UEMA eta Soziolinguistika Klusterrerekin lankidetzan azken urteetan bildu ez duten 61 herrietan egingo dira.

Neurketak maiatzaren maiatzaren 8, 10, 11, 13, 15, 17, 18 eta 20an arratsaldez eta, 14an eta 21ean goizen burutuko dira ordu betez egun bakoi-tzean. Neurtzaileek formazioa jasoko dute eta klusterraren agiri bat lortuko dute egindako lana ziurtatzen duena. Neurketak mugikorraz egingo dira, horretarako aplikazio bat instalatuko zaie formazio-saiona. Proiektuan bolondres izateko interesa dutenek leitza@leitza.eus helbidera idatzi dezakete izena emateko edo 617 385 622 telefonora deitu apirilaren 7a baino lehen. - N.M.