Arnaldo Otegik hitzaldia eskainiko du gaur Gurea aretoan

2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 10:55etan eguneratua

VILLABONA – Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaile eta Sortu alderdiko idazkari nagusiak hitzaldia eskainiko du gaur, 19.00etan, Gurea aretoan. Kataluinako prozesu independentista eta Euskal Herriak gaur egun bizi duen egoera jorratuko ditu, eta Arantxi Padilla kazetari billabonatarra izango da moderatzailea. Villabonako EH Bilduk antolatu du hitzaldia. – M.S.S.