Ezker Anitzak hilaren 14an Errepublikako bandera jartzea nahi du

2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 10:53etan eguneratua

IRUN – Irungo Ezker Anitza-IU Udaleko talde politiko guztiei eta udal gobernuari zuzendu zaie, apirilaren 14ko Errepublikaren Egunean, udaletxean bandera errepublikanoa jartzeko eskaria eginez. Talde honen hitzetan, “bandera hau udaletxeko balkoian jarriaz beraien ideia, borroka eta heriotzarekin askatasuna eta demokrazia defendatu zituzten irundarrei omenaldia egiteak merezi du”. – X.S.