Kantu jira egingo dute goizean Lazkaon San Benitoko ikasleek

2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 10:58etan eguneratua

LAZKAO – Gaur goizeko 10.45ean kantu-jira saioa egingo dute Lazkaoko plazan. Gaurkoan Agur Xiberua eta Ken Zazpi taldearen Ilargia kanta ezaguna kantatuko dituzte San Benito Ikastolako ikasleek eta irakasleek. Horrez gain, norbaitek ekitaldiarekin bat egin nahiko balu, aukera izango du. Izan ere, ikastolatik deialdia zabaldu dute eta lazkaotarrei kantu-jiran parte-hartzeko eskatu diete. – M.A.