Beasaingo Udal Bibliotekak irakurzale fidelenak saritu ditu

Sari berezia Aita-Menni fundazioak jaso du dela zortzi urtez ostegunero elkartzen direlako liburutegian

M. Aranburu - Sábado, 8 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Beasaingo Udal Bibliotekak aurten aita-Menni fundazioko kideei eman die sari berezia.

Galería Noticia

Beasaingo Udal Bibliotekak aurten aita-Menni fundazioko kideei eman die sari berezia.

beasain- Irakurtzeak duen garran-tziaz jabeturik, Beasainen beste hainbat herrietan bezala, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina egiten ari dira. Hala ere, apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna ospa-tzen denez, indar eta presentzia berezia hartu du irakurtzeko zaletasunak hilabete honetan herrian. Hori aintzat hartuta, urteroko legez, Beasaingo Udal Bibliotekak irakurle fidelenak saritu nahi izan ditu eta liburutegiko mailegutza zerbitzua gehien erabili duten pertsonak ere bai.

Irakurle zaharrena 94 urteko Benito Llamas izan da, gazteetan gehien mailegatu duena Intizar Ul Hassan eta haurretan Laura Dominguez

Ostegun goizean eta arratsaldean egin zuten sari banaketa. Horrela, irakurle zaharrena 94 urteko Benito Llamas izan da, gazteen sailean, gehien mailegatu duena Intizar Ul Hassan izan da eta haurren mailari dagokionez, gehien mailegatu duena 4 urteko Laura Dominguez izan da. Arratsaldean jaso zituzten hirurek zegozkien opariak. Goizeko ekitaldia berezia izan zen. Urtero, sari berezia ematen du Udalak eta aurtengo kasuan Aita-Menni fundazioari ematea erabaki zuten. Orain dela zortzi urte hasi zuten haien irakurtzeko zaletasunaren sua eta geroztik, ostegunero joaten dira Udal bibliotekara. Talde hau osatzen duten kideek, bertan irakurtzen egoteaz gain, egoitzara eramateko hainbat material ere mailegatzen dute, ondoren bertan irakurri ahal izateko udal liburutegira jaisten ez direnei.

Kanpaina oraindik ere martxan dagoela gogorarazi dute Udaletik. ,Maiatzaren 31ra arte hain zuzen ere. Gainera, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko “opariak eta deskontuak” daudela ere ekarri dute gogora. Izan ere, bibliotekan mailegatutako euskarazko liburu bat irakurri ostean, liburu- ari buruzko fitxa bat bete beharko da eta erosketarako %35ko deskontu txartela jasoko du pertsona horrek Mirentxu liburudendan erosteko. Horretaz aparte, hilabeteko parte-hartzaileen artean 30euroko erosketa txekea ere zozketatuko da. Horrela, beasaindarrek geroz eta gehiago irakurtzea eta liburutegiko mailegu zerbitzua erabiltzea lortu nahi da.