Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Lasterketaren irteera, aldarrikapenen unea

iruñea, helmuga izateaz gain, korrikaren abiapuntu ere izan zen 1982, 1989, 1993 eta 1999 urteetan

Testua Miren Mindegia. Argazkia Javier Bergasa - Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Pili Buldain, Axular Ikastolako zuzendariak, abiatu zuen Korrika 1993an.

Pili Buldain, Axular Ikastolako zuzendariak, abiatu zuen Korrika 1993an.

Galería Noticia

Pili Buldain, Axular Ikastolako zuzendariak, abiatu zuen Korrika 1993an.

Helmuga bakarrik ez, eta abiapuntu ere izan da Iruñea hainbatetan. Euskararen aldeko lasterketaren bigarren edizioa 1982ko maiatzaren 22tik abiatu zen, Donostia helburu zuela, AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde leloarekin. Giro alai eta bake-tsua nagusi, Jose María Jimeno Jurio historialariak hartu zuen lekukoa Foruen plazatik hasi zen lehenengo kilometroan. Antola-tzaileek, orduan Nafarroako gobernadore zibila zenaren lasterketa ospatzeko debekuari aurre egin behar izan zioten azken unera arte.

1989an bigarrenez izan zen Iruñea Korrikaren abiapuntu. Euskara Korrika eta kitto eta Euskal Herriak AEK leloarekin, lasterketa hartako lehenengo kilometroaren protagonistak Iruñeko dantzariak izan ziren: urte hartan, udaletxeak diru-laguntzak kendu zizkien euren emanaldietan ikurriña bat eramateagatik. Bereziki urte zaila izan zen hura Nafarroako AEK-rentzat ere. Izan ere, Nafarroako Gobernuak zortzi milioi pezetako diru-lagun-tza kendu zion euskaltegiari. “AEK-ri uzten dioten bide bakarra mobilizazioarena da”, erran zuen orduan Nafarroako AEK-ren koordinatzailea zen Koldo Ibañezek. “Garai latz hauetan mobilizazioaren beharrak esanahi berezia lortzen du. Egoerak mobilizazioa gainditzea eska-tzen digu, euskara ikasteko urrats pertsonal eta antolatuak emanez. Herri bakarrak hizkuntza bakarra behar du”.

1993an ere lasterketaren lehenengo kilometroak Nafarroako hiriburutik abiatu ziren. Kasu hartan Denok maite dugu gure herria euskaraz lemarekin, martxoaren 26tik apirilaren 4ra garatu zen Korrika, Bilbo helmuga zuela. Urte hartan Korrika Kulturala ekimena hasi zen, baita Korrika Kirolaria ere. Lekukoa, orduko Axular Ikastolako zuzendaria zen Pili Buldainek eraman zuen lehenengo kilometroan, urte hartan eskolaratu gabe gelditu ziren 14 umeetako bat sorbaldan zeramala.

Azkenik, 1999an abiatu zen azkenekoz Korrika Iruñetik,1 +1 = Hamaika. Zu eta ni euskarazlema ospetsuarekin. Milaka pertsona bildu ziren Gazteluko Plazan, goizeko 11:00etan abiatu zen lasterketarekin bat egiteko. Xabier Irazustak, Korrikaren arduradunak, Oinarriak plataformako Josema Leitzari eman zion lekukoa, lehenengo kilometroa egiteko. Urte hartan, Irazustak euskararen kontrako erasoak sala-tzeko baliatu zuen hitzaldia, “hala nola Iturramako D ereduko ikasleen egoera edota Euskalerria Irratiari lizentziarik ez ematea”. Halaber, euskararen ofizialtasuna “Nafarroa osorako” ere eskatu zuen Korrikaren arduradunak edizio hartan.