Dispertsioa ezabatzea eskatu du Lesakak

Ahobatez hartu du erabakia udalak, joan den asteburuko istripu larria gogoan

Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

lesaka- Joan den asteburuan, Mikel San Sebastian Gaztelumendi preso lesakarraren lagun batek istripu bat izan zuen Murtziako kartzelatik bueltan. Dispertsioak eragindako istripu berri baten ondotik, Etxeratek Udalean mozioa aurkeztu eta EH Bilduk urgentziazko osoko bilkura deitzeko eskaera egin du. Bertan, eta aho batez, mozioa onartu da. “Udaleko batzarrak dispertsio politikaren eta urruntzearen berehalako desaktibazioa” eskatzen du, “senideak kaltetu eta oinaze gehitu batera zigortzen baititu”. Pertsona guztien Giza Eskubideen errespetua exijitzen du eta akordio hau Frantzia eta Espainiako gobernuei helaraziko zaie. - A.A.A.