Altzako VII Bertsopaper Lehiaketa abian da dagoeneko

2017(e)ko apirilaren 11a, asteartea - 10:08etan eguneratua

MAIATZA. Altzako Bertsozaleak eta Altzania elkarteak bultzatuta berriro ere antolatu du Altzako Bertsopaper Lehiaketa. Gaia eta neurria libreak izango dira eta sorta bakoitzatik gutxienez hiru eta gehienez zortzi bertso aurkeztuko dira. Lanak aurkezteko epemuga maiatzaren hiruan amaituko da eta epaiaren berri maiatzaren seian emango da. Lanak bizarrain@altza.net helbidera edo Casares kultur etxera bidali behar dira. Irabazleari tablet bat eta Altzako produktoen otarra oparituko zaio. Altzatar onenari opari gisa otarra eta Lau Haizetara eskultura emango zaizkio. N.G