Maskaradei buruzko egitaraua abian jarri dute erakusketarekin

2017(e)ko apirilaren 11a, asteartea - 10:13etan eguneratua

ZIZURKIL. Jon Mikel Insaustiren argazkiekin Zuberoako maskaraden inguruko erakusketa zabalik dago Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Maiatzaren 6 eta 7rako, gainera, maskaraden inguruko egitaraua antolatu dute herrian. Lehen egunean ongi etorri instituzionala maskaraden arizaleei eta afaria izango dira eta bigarren egunean, barrikadak herrietan, bazkaria eta maskarada jokoak izango dira. M.S.S.