Oarso aldizkarirako lanak maiatzaren 2rako aurkeztu behar dira

2017(e)ko apirilaren 11a, asteartea - 10:11etan eguneratua

Errenteria. Aurreko urteetan bezala, madalenetan banatzen den Oarso aldizkariaren edizioa prestatzen ari dira. Jatorrizko agiriak, beranduen, maiatzaren 2an aurkeztu behar dira Errenteriako udal artxiboan. Aurten bi eskakizun dakartzate. Lehenengoa aurkeztutako artikuluen gehiengoa gaztelaniaz direnez, enfasi berezia egin nahi dute euskaraz idaztera animatzeko. Era berean, emakumeak bereziki animatu nahi dituzte idatz dezaten, kolaboratzaileen artean kolektibo minoritarioa baitira. Argibide gehiago behar izanez gero 943 449 610 edo 943 449 626 telefono zenbakietara deitu daiteke. A.M.