Txiribiri elkarteak taila ikastaroa antolatu du Urretxun

2017(e)ko apirilaren 11a, asteartea - 10:16etan eguneratua

URRETXU. Txiribiri elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin, egur taila ikastaroa antolatu du. Hilaren 20an hasiko da eta ekainaren 12an bukatu. Eskolak asteazkenetan izango dira, elkartearen egoitzan (Urretxuko Belaustegi plazan, euskaltegiaren ondoan). Bi ordutegi egongo dira aukeran: 10.00etatik 12.30era eta 16.00etatik 18.30era. Izena elkartearen lokalean eman behar da: hilaren 19an, 17.00etatik 19.00etara. Parte hartzaileek 40 euro ordaindu behar dute (materiala aparte). A.Z.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »