Euskara ikasleentzat dirulaguntza deialdia

Udako edo datorren ikasturterako eskaera epea irekia urriaren 13ra arte

Miércoles, 12 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:07h

lesaka- Euskara Mankomunitateak onartu du euskara ikasten ari direnentzako beka deialdia 2017 urterako. Iaz hasitako bideari jarraituz, beka sistema honen bidez Bortzirietako herritarrek euskara doan ikasi ahalko dute.

Deialdi berri honek 2017an euskara ikastaroren bat hasiko duten ikasle guztientzat balio du. Lehen sei hilabeteetan ikastaroren bat egin dutenek eskaerak apirilaren 4rako egin behar zituzten. Udako ikastaroen kasuan edota 2017-2018 ikasturtean matrikulatzeko asmoa dutenen kasuan eskaerak egiteko bertze epe bat izanen dute: urriaren 13ra bitartean.

Edozein kasutan, informazio xehea, deialdiaren oinarriak edota aurkeztu behar den dokumentazioa eta inprimakiak mankomunitatearen web orrian aurki daitezke (www.bortziriak.eus), eta edozein zalantzatarako bertara deitzen ahal da (948 63 41 25). - A. Arotzena