Unai Mendizabal eta Jon Gurrutxaga nagusi Osinberde sariketan

2017(e)ko apirilaren 12a, asteazkena - 10:03etan eguneratua

ZALDIBIA. Asteburuan jokatu da Zaldibian bertsolari gazteentzako Osinberde sariketa. Bertan, Unai Mendizabal zizurkildarra nagusitzeaz gain, entzuleen saria ere eskuratu zuen, eta bigarren geratu zen Jon Gurrutxaga azpeitiarra. Modu horretan, Osinalde sariketan lehiatuko dira biak. Sei bertsolari elkartuko diren hilaren 22an Gabiriako Osinalde Sariketako final nagusian: Aztirian sailkatutako Aratz Igartzabal (Gabiria) eta Eneko Araiztegi Korta (Segura);Argi Berrin sailkatutako Maider Arregi (Oñati) eta Maialen Akizu (Urretxu), eta Zaldibiako Osinberden sailkatutako Unai Mendizabal (Zizurkil) eta Jon Gurrutxaga (Azpeitia). M.A.