2017ko, apirilaren 13a

Kirolaren Museoa apirilaren 21etik maiatzaren 28ra Baluarten egongo da

Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 18:10h

Baluarteko Harresiaren Aretoak XXI. mendeko Kirolaren Museoa erakusketa hartuko du apirilaren 21etik maiatzaren 28ra. Hilabete osoz, gurera gerturatzen direnek espainiar eta munduko kirol-egitandiak gogora ekartzen dituzten 450 objektu ikusi ahalko dituzte erakusketan. Besteak beste, Indurainen Espada izeneko txirrindula, Fernando Alonsoren Fórmula 1 Ferraria, Jorge Martínez Aspar gidari espainiarraren motorra, Fernando Nadalen raketa, hala nola munduko futbol eta salkibaloi jokalari entzutetsuenen botak eta kamisetak, edo neska eta mutil atleta esanguratsuenenak... haien artean Usain Bolten zapatilak. Erakusketa zabalik egongo da asteazkenetik ostiralera, 16.30etik 20.30era;eta larunbatean eta igandean, 11.00etatik 15.00etara eta 16.30etik 20.30era. Astean zehar, sarrerak 4 eurotan;asteburuan, 6 eurotan (prezio bereziak: eskolak, kolektibo ezberdinak, pack familiarra eta familia ugaria).