2017ko, apirilaren 14a

Nafarroako Ganbera Operak Guridiren ‘El Caserío’ zarzuela maiatzaren 5ean eta 6an ekarriko du Baluartera

Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 18:16h

Jesús Guridiren El Caserío zarzuela entzutetsua Baluartera maiatzan helduko da, hilak 5ean eta 6an (arratsaldeko 20.00etan), Nafarroako Ganbera Operaren eskutik. XX. mende hasieran idatzitako zarzuela honetan euskal herrixka baten tradiziozko bizimodua eta Ana Mari eta Jose Miguel pelotari gaztearen arteko maitasuna azaltzen da. NGOk aurkezten duen proposamena euskal izaeraren ikuspegi erromantikoa islatzen duen eszenografian oinarritzen da. Maxi Olórizen musika-zuzendaritza eta Pablo Ramosen eszena-zuzendaritza duen emanaldian Noemí Irisarri sopranoa, Santos Ariño baritonoa, Igor Peral tenorea, Itziar Andradas aktorea, Carolina Moncada sopranoea eta Iker Casares tenorea paper nagusietan arituko dira, musika Zaragozako Goya Orkestra Sinfonikoak interpretatuko duela. Sarrerak, apirilaren 20a arte, 15 eta 20 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Apirilaren 21etik aurrera, sarreren prezioa 17€ eta 22€ izango da.