Eskaintza zabala Anduetza parketxean Aste Santurako

Besteak beste, San Adriango pasabidean egindako indusketetako aurkikuntzak ezagutu ahalko dira

Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Zegaman kokatuta dagoen Anduetza parketxea.

Zegaman kokatuta dagoen Anduetza parketxea.

Galería Noticia

Zegaman kokatuta dagoen Anduetza parketxea.

zegama- Goierrin bada zer ikusia. Mendi, baso, larre, eta ibilaldi paregabeak eskaintzen ditu inguruneak, eta jai egunetan horretaz gozatzeko aukera ezin hobea dago. Zegaman kokaturiko Anduetza parketxeak hainbat proposamen ditu egun hauetarako goierritarrentzat baina baita interesa duen edonorentzat ere.

Gauzak horrela, datorren ostegunean, apirilak 20, duela urte ba-tzuk Lizarraten (San Adriango pasabidean) egindako indusketetan egindako aurkikuntzak ezagu-tzeko aukera izango da Mikel Olano adituarekin batera, 10.00etan abiatuta eta hiru ordu eta erdiko iraupenarekin. Dudarik gabe leku berezia da San Adriango pasabidea, izan ere, Brontze Arokoak dira Lizarraten orain arte aurkitu diren objekturik zaharrenak, duela 3.500 urte inguruko zeramika zatiak, hain zuzen. 2009. urtean pasabidean bertan aurkitu zituzten baselizaren atzealdean hiru metroko zundaketa eginda. Brontze Aroko horrelako okupazio mailarik ez da Gipuzkoan aurrez topatu, eta dirudienez jende mugimendu handia egoten zen. Bisitaren prezioa lau eurokoa izango da.

Horrez gain, hilaren 21an, Jaten den egurrik ba al dago?tailerra egingo dute Anduentzan bertan. 177 zuhaitzen enborrak ikusteko aukera izango dute, eta saioak ordu eta erdiko iraupena izango du. Hilaren 22an, berriz, txori kantuak ezagutzeko irteera egingo da. 10.00etan abiatuko dira eta kasu honetan ere Olano izango dute gidari hiru orduko ibilaldian. Bertan, txoriak entzun eta prismatikoekin identifikatuko dituzte. Bestalde, astelehena bitartean basoko lanbideen eta pagamotzen sekretuen berri jakiteko aukera egongo da parketxean. - M.A.