Sarako Idazleen Biltzarrean izango da Euskaltzaindia

Piarres Larzabalen antzerkigintza aztertzen duen lana aurkeztuko du

Uxue Razkin - Domingo, 16 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Idazleen Biltzarrean antolatzen dira liburuen erakusmahaiak.

Idazleen Biltzarrean antolatzen dira liburuen erakusmahaiak. (IKER AZURMENDI)

Galería Noticia

Idazleen Biltzarrean antolatzen dira liburuen erakusmahaiak.

BILBO. Idazleen Biltzarra hazten ari da. Orain arte egun bakarrean egiten zen topaketa baina aurtengo 34. edizioa bi egunetan egingo da Saran;Pazko igande eta astelehenean, hain zuzen.

140 idazle bilduko dira, hala nola Kirmen Uribe, Danele Sarriugarte, Arantxa Urretabizkaia, Idoia Rodriguez-Mondragon eta Peio Etxeberri-Aintxart. Horietaz gain, 25 argitaletxek eta 20 elkartek parte hartuko dute. Sarako polikiroldegian izango da eta lau espazio irekiko dituzte: haurren txokoa, mintzaldietarako txokoa, argitaletxeen txokoa eta gune digitala.

Horien artean, Euskaltzaindia ere izango da Saran, bere azken lanak aurkezten. Batetik, Isabelle Echeverriak egindako Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982. Euskarazko antzerki identitatioaren paradigmak liburua aurkeztuko dute jendaurrean Akademiak eta Euskararen Erakunde Publikoak. Larzabalen antzerkigintza sakonetik aztertzeaz gain, argitaratu gabeko bi antzerki-lan eskaintzen ditu liburuak.

Bestetik, Euskaltzaindiak bere Hiztegi berriaren nondik norakoak azalduko ditu. Amaitzeko, 12.00etan, omenaldi bateratua egingo zaie azken hilabeteotan zendutako Piarres Charritton euskaltzain emerituari, Marie Jeanne Minaberry ohorezko euskaltzainari eta Hasier Etxeberria kazetariari.

hiztegia Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari iaz plazaratu zen Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datu eta argibideetara, Hiztegi Batu Oinarridunera, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoraeta Lexikoaren Behatokira zuzenean jo-tzeko bidea ere ematen dio. Guztira, 37.884 sarrera ditu Hiztegi berriak, 6.944 azpisarrera eta 61.398 adiera, eta paperean zein Interneten kon-tsulta daiteke.

Piarres Larzabalen antzerkigintza: 1950-1982 liburuan idazle eta an-tzerkizale azkaindarraren jardun oparoa aztertu du Isabelle Echeverria irakasle eta ikertzaileak;hau da, Larzabalek antzerki identitarioa eraikitzeko egin zuen bidea eta urrats horiek guztiek izan zuten harrera. Modu berean, euskal antzerkigin-tzaren kokapena ere jorratu du.