Etxalarko III. Mendi Itzulia igandean

Bi ibilbide jarri ditu Altxata elkarteak aukeran, 24 eta 30 kilometrokoak

Miércoles, 19 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:06h

ETXALAR- Aitzineko edizioetan bezala oinez egiteko bi ibilbide izanen dira aukeran iganderakAltxata Kultur Elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatu duen Etxalarko III. Mendi Itzulian: ibilbide laburra (24,2 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibelarekin) eta ibilbide luzea (30,36 kilometro eta 1527 metroko desnibelarekin).

Itzulian parte hartzeko federatu gabeek 12 euro eta federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-ematea igande goizeko 6:30etik 8:00ak arte frontoian edo aurretik www.mendizmendi. com orrialdean eginen da. Irteera 07:30etik 08:30era izanen da eta parte hartzaile bakoitzari bere txartela emanen zaio kontroletan erakusteko. - A.A.A.