Lesakako Gazte Eguna prest dute larunbatean

Buruztanka Gaztetxeak Hendaiako Sasikoak gonbidatu ditu

Miércoles, 19 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:06h

LESAKA- Buruztanka Gaztetxeak Lesakako Gazte Eguna antolatu du larunbaterako. Goizeko 9etan gosaria eginen dute. 10:00etan diana. 11:00etan gazte ginkana. 12:30ean sukaldaritza txapelketa eta pankartak. 14:00etan Hendaiako Sasiko gaztetxeko gonbidatuei ongi etorria eta ondotik bazkari autogestionatua plazan. Kafea eta kopa antolakuntzaren esku.

Arratsaldean segituko dute ekitaldiek. 17:00etan gazte jokuak. Gero kontzertuak. 19:30ean Polekeleke elektrotxaranga abiatuko da plazatik. 22:30ean Oskar Estangaren kantu terapia Koxkillan eta Eman bortzekoa bideo berriaren aurkezpena. 00:30ean hasita DJ Jotatxo Arranon. - A.A.A.