Euskara sustatzeko diru-laguntzak emango dituzte

A.R. - 2017(e)ko apirilaren 19a, asteazkena - 10:40etan eguneratua

ZARAUTZ. Zarauzko Udalak euskara sustatzeko diru-laguntzak emango ditu kultur elkarteentzat, edota web orriak, errotulazioa edo irudi korporatiboa euskaraz egiten duten establezimenduentzat. Hilaren 28an bukatuko da eskariak aurkezteko epea eta Euskara sailean eska daitezke inprimakiak (euskaraz@zarautz.eus / 943 005 116).