Lapurreta Urretxu eta Zumarragako gaztetxean

A.Z. - 2017(e)ko apirilaren 19a, asteazkena - 10:38etan eguneratua

URRETXU. Ostegunetik ostiralerako gauean Urretxuko gaztetxean sartu ziren lapurtzera. Kutxa erregistratzailean eta kutxa gotorrean zegoen dirua eta talde ezberdinek zutena eraman zuten. 2.500 euro inguruko galera eragin zuten, ateari egindako kalteak kontuan hartu gabe. Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak herrigintzaren aurkako ekintza bat dela salatu du eta herritarrei lagun-tza eskatu die.