Legazpiko haur eta familien herri bazkarian izena emateko aukera

A.Z. - 2017(e)ko apirilaren 20a, osteguna - 11:15etan eguneratua

LEGAZPI. Hilaren 30ean, 14.30ean, haur eta familien herri bazkaria egingo dute Legazpin. Norberak janaria eraman ahal izango du, baina San Inazioko kuadrillak paella prestatuko du. Paella jan nahi dutenek, txartelak erosi behar dituzte. Oilarra, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan egongo dira salgai, 5 eurotan, igandera arte. Postrea ere egongo da, baina edariak eta bazkal ondorengoak norberak eraman beharko ditu.