Zarauzko Udalak herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu

A.R. - 2017(e)ko apirilaren 20a, osteguna - 11:22etan eguneratua

ZARAUTZ. Zarauzko Udalak, UEMArekin batera, herritarrak animatu nahi ditu errenta aitorpena euskaraz egiteko. Izan ere, herritarrek administrazioarekin harremana euskaraz izateak, administrazioa euskalduntzen jarraitzeko laguntza paregabea da. Jakina da gehienetan modu mekanizatuan edo autolikidazio bidez egiten direla errenta aitorpenak, baina horrelakoetan ere bada aukera euskaraz egiteko eta Udalak horretara bultzatu nahi ditu herritarrak.