Liburu sinaketa eta ipuin kontaketa izango dira El Corte Inglesen

J.L. - 2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 11:26etan eguneratua

EIBAR. Jasone Osoro idazle elgoibartarrak 12etan Bermuta bere azken liburuaren aleak sinatuko ditu gaur Eibarko El Corte Ingleseko 3. solairuan kokatuta dagoen liburudendan (18.00etan). Bestalde, Eneko Haritza ipuin kontalariaren saioa izango da bihar, ordu eta leku berean.